Denboraren lana

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2016ko abe. 13a, 16:09

Denboraren lana, hala datorkit errepidean aurrera noala biribilgunera heldu eta egurrezko oina lurrean teink, begietara datozkidanean andrakoak, panpinak, gizonkilak. Obreroen mahoiz jantzitako irudiak dira guztiak, lastoz-edo beteak, kasko eta guzti. Gurutziltzatuak sarritan, urkamendi trakets batetik zintzilik inoiz, karteltxoekin ageri dira beti: «Ez itxi». Eta panpinaren inguruan hamaika gurutze txiki pankartaren babesle.

Ulertzen, ez da zaila. Ugazaben asmoa betetzera, eta fabrikari giltza emanez gero, Jesukristok gurutzean pairatutako nekeak sufritu beharko ditu langileak, etsipenak zapuztuta baliteke beren burua botatzera behartzea erabakiak, ez da aurrenekoa izango, ezta bigarrena ere, denok dakigu hori.

Denboraren lana diot, kaleak sutzen zituen intifadako ume ginela, trajez eta gorbataz janzten zelako plazan zegoen garabitik esekitzen zen panpina. «Langilea kalera, nausia sokara» egiten zen oihu, erdaraz. Justizia poetikoa eskatzen zen vudu kolektibo hartan, ez errukarri agertzea. Bada aldea.

Jarraitu iritzia irakurtzen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide