Kontu sinpleak

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2016ko aza. 28a, 12:51

Hildako bat bost izarreko hotel batean. Ez da 27koen klubean sartuko, eta hala ere, rock star askok baino hobeki egin izan zien burla plaza betean txistuka ardura politikoa eskatzen ziotenei. Espainiako parlamentuko diputatu izan gabe, minutuko isilunea haren alde bertan, solemnitate handiz eta hedabideen goragailuez, eta ez protestatu, utzi hilak bakean.

Hildako bat lanean ari zela sabai-leihotik behera erorita Bilbon; beste bat, barka, bi, Gasteizko Michelinen hilabetean gure autoek gurpil gainean ibiltzen segi dezaten. Zerrenda luze bateko izenik gabeko hildakoak guztiak, soilik lankideak pankarta atzean, euripean, Ignazio Aiestaranek gogorarazi digun bezala: «Langileriak ez du bere isiltasun minuturik. Haien bizitza isilek tanatorioan dute elkartasuna aurkitzen, fabrikan, auzoan, familian».

Oso gurea da joan direnak gure artean ahalik eta gehien bizirik segitzea. Hala saiatzen gara han-hemen bakoitza bere arloan, eta ez, erlijio ikuspegitik ez bada, kontzientzia lasaibide baino ez da Etxahun-Iruriren hura, kasualitatea, Trevilleko kondeari eskaini ziona: «Heriuak bardintzen handi-txipiak».

Jarraitu iritzi artikulua irakurtzen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide