Aulki baten haritik

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2016ko uzt. 18a, 08:57

Oraingoan Bilbon izan da, Martzana moilan. Goizetik gauera desagertu da aulkia auzoak ibaiaz eta Alde Zaharraz begiak gozatzeko duen zabalgunetxoan. Modako tokia bihurtu da azken urteetan ingurua, «Soho berria» deitzen dute asteburuetako egunkarietako gehigarrietan. Ehunka kiloko eserleku modernoa hutsarekin bat egina. 

Eta ez, ez dute ostu. Jarri zuenak eraman du, ez duelako maite nor jesarri ohi den bertan. Eta seguru asko badelako txosten tekniko bat nonbaiten dioena langabetuek, eskaleek, alderraiek, etorkinek, pobreek, etxerik gabeek ez dutela ipurdirik.

Jarraitu iritzi artikulua irakurtzen

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide