Puta larru zaharra

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2016ko eka. 28a, 08:42

Europa puta larru zaharra» deitu zion poetak, lurraldea hamaika gerlatan sarraskitua, kolonialismoaren minbiziak usteldua ikusita nazkatuta. Jipoitua, urkamenditua, sutua, piltzar morala inondik ere historiak zikindutako Europa hori. Aldeak alde, «Euskal Herri nerea ezin zaitut maite» hura genuen lehendik, herria maitatu nahi baina ezinaren lakioan preso idazlea.

Ahaztuxe nituen lerrook, eta hala jarraituko zuten ez bagintuzte britainiarrek kolpetik iratzarri. Denak arduratzen gaituenok hori dugu berezi, erraz igarotzen garela iheslarietatik Espainiako Gorteetarako hauteskundera eta Eurokopatik britainiarren etorkizunagatik larri kezkatzera, batak bestearekin loturarik ez duela benetan sinetsita.

Jarraitu hemen iritzi artikulua irakurtzen

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide