Hitzen itzala

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2016ko eka. 20a, 08:53

Nahi aldean aspaldi, Aberri Eguna Hendaian. Udaberriko aro betean, tipi-tapa doaz oinak biharko herriaren bila. Hasi dira deiadarrak. Hara hurrengoa: «Euskal Herria, euskaldunentzat!». Lau, bat, hiru, bost, zazpi eztarri batu zaizkio. Txistu hotsek, ele sutuek isilarazi dituzte. Ika-mikatxoa sortu da. Aldarria da, oihartzun zaharrak dakartzana. Ez du urrun Pompidou. Gertuegi du agian Monroe dotrinaren «Amerika amerikarrentzat» hura.

Hori dute eslogan politikoek. Sarri askotan beste inon zikinduta datoz, beste bide batzuk urratu dituzte gurera heldu aurretik. Horrexegatik, ez dakit inori damutu ote zaion dagoeneko Sabin Etxean «Lehenik Euskadi» leloa aukeratu izana jendearen pizgarri gaur zortziko hauteskundeetarako. Izan ere, denborak nahi izan du kanpainan bat egitea Donald Trumpekin eta bere «Lehenik Amerika» dontsuarekin. Kasualitateak eman dio errematea. Jo Cox parlamentari laboristaren hiltzaileak deidar berarekin ekin dio erasoari: «Britain First!». Argitu ere argitu zaigu egunotan Britain First eskuin muturreko alderdi baten izena ere badela.

Jarraitu iritzia irakurtzen

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide