Gauaren zaindariak

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2016ko mai. 23a, 10:59

Gaua zutik eman dute, auskalo zenbatek, auskalo zenbagarrenez, Hollanderen lan-erreforma eraisteko. Eta gauaren begian ez da zaila Espainian urte batzuk lehenago gertatutakoaren itzalak ikustea. El Khomri ministroaren legeak antzekotasun handiak ditu aurretik Rajoyk onartutakoekin. Plazetako asanbladek zer ekarri zuten, badakigu.


Frantzia ez da Espainia, ordea. Frantzian zutik dira poliziak ere. Protesta egiteko batu dira, non eta Errepublikaren plazan, ez noski lan erreformaren aurka, baina aldarri egin nahi dute hala ere, profesionalak baitira: agindu egokiak eskatzen dituzte errepresioan, salatu egin nahi dituzte euren kontrako azkenaldiko jazarraldiak.

Alde, telebistetako irudiak dituzte: hagaz armaturiko manifestari kaskodunak, molotov koktel bat autoa kiskaltzen. Kontra, poliziaren kontrako kultura atabikoa, han-hemenka urtez urte zamatu dena: hasi karabineroen txisteetatik, segi diktaduretako ankerkeriaren teknika patologikoetatik eta buka, esaterako, Frantzian bertan, Themroc filmarekin, oilo baten zangoa Michel Piccoli kanibal urbanoaren ahutza artean.

Jarraitu hemen iritzia irakurtzen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide