Liburua

Erabiltzailearen aurpegia

Ia begirik bildu gabe eman ditu asteazken geroztiko gauak Carles Puigdemont, Kataluniako Generalitateko presidenteak. Hasieran, Moncloan Rajoyrekin elkartu ostean etxera bidea loeroan egin bazuen ere, hondar egunetako gertaerek airean daukate. Bai, ondo daki gobernuburueen artean usadioa dela liburuak sastakai gisa ematea opari.

Chavez etorri zaio, Eduardo Galeanoren Latinoamerikaren zain irekiak dohain egiten Obamari.

Hor du ohe ondoan liburukotea, bere galdera eta guzti. Ezkutuko zer asmo erabili izan ote du Rajoyk oparia egiteko? Aurreneko gauean, Madrildik bueltan, pijama jantzi eta irratiko barbar artean sartu zen zaldi zurian: bigarren parte honetan jotzen dute On Kixotek eta Santxok Bartzelonara. Eta hala hartu zuen loak.

Harik eta izerdi hotzetan berehala itzarri zen arte. Liburua zabaldu eta deabruak hartuta bezala dantzatu zituen orriak. Gaztetako irakurketaren itzalak zetozkion. Horra non den Roque Guinalt, bide-lapur katalana. Bandolero deitzen ari zaio Rajoy? Galerianoak bisitatzen dituzte portuan gero mantxego biek. 

Jarraitu iritzi artikulua irakurtzen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide