Inpunitatea

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2016ko api. 18a, 13:13

Italia ipar-ekialdian dago garai bateko zerua nolakoa zen ikusteko aukera ederrena. Kobalto koloreko zerupe izarniatuan, miraz eta izuaren gatibu, gizakia, den bezain txiki. Eta hau leziatu beharra dagoelako, Jesus eta Mariaren bizialdi txatalak, komiki baten eran azaldua guztia. 

Lagun, bizioen ete bertuteen alegoriak. Eta dena ez dadin artearen festa eta margoen mozkorraldi izan, infernuaren errepresentazioa, bekatariak irentsiz elikatzen den deabru eta guzti. Oraindik ere, ez sinestekoa da duela zazpiehun urte Giottok eta bere laguntzaileek egindako lana Scrovegnitarren kaperan, Paduan.

Pospolo, Enrico Scrovegni-ren izua, aita su eternoan galduko ote zitzaion. Izan ere, Dantek berak erakusten du bere Infernuan, zazpigarren zirkuluan preso, garaiko beste logrero batzuekin batera, Reginaldo Scrovegni. Aitaren arima salbatzeko agindu omen zuen Enricok obra zoragarria.

Jarraitu iritzia irakurtzen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide