Elkartasuna

Erabiltzailearen aurpegia

Hitzen jabe izatea da, munduaren nagusi ez bada, norberaren mundutxoaren jabe izateko lehenbiziko lana. Lapur bihurtuta hitzen jabe egin, hauei bestelako erabilera bat eman nahi zaielako, usadioak ezarri dien erdoka ez dugulako gustuko, edo besterik gabe, norberaren aldera makurtuta bakea ematen digutelako, eta kontzientzia arrunt lasaitzen.

Adibideak, argitu orduko dakarzkigu egunak. Pintxo-potesolidarioa Egeoa alderik alde zeharkatu nahi duten gerra iheslariei laguntzeko, horretarako beharrezkoa den lantxa ez baita dirurik gabe erosten. Babesle, besteak beste, Gipuzkoako diputazioa eta Keller garagardo enpresa. Alegia, astebururo egiten duguna egin baina kausa eder baten alde, eta dekorazio egokiarekin, kontzientzia gaitezen. Nekez mauka ederragorik elkartasuna jan-edanean praktikatzea baino.

Eta hain zuzen bizi garen garaiotan errukia edo karitatea ez direlako batere cool-ak, edo elkartasunak sakrifizioa handiegia eskatzen duelako gabiltza tonto usaina zabaltzen ustez on beharrez. Orain hamabi urte tsunamia izan zenean Indonesian, elkarrizketa egin zioten Euskal Telebistako aurkezle ezagun bati, eta unearen beroak zeratuta, bera hara zihoala esan zuen, laguntzera

Jarraitu iritzia irakurtzen Berria.eus-en.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide