Hizkuntza bizi dadin

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2016ko ots. 15a, 10:18

Ateo katolikook dugun akatsetako bat da hitzari gehiegizko balioa ematea. Gaizki daramagu inori zerbait sinestu, hala esan duelako, eta gero betetzen ez duela ikustea. Behin eta behin esaten zaigulako dakigu dudarik gabe fribologoak izan beharko genukeela, ez hain estu hartu dena, baina rigorismo atabiko batek lotzen gaitu, eta ahaleginduagatik, zinez da zaila mudatzea. Eta egia bada ere nahiko lege unibertsala dela, ez da gezurra zenbat eta goragoko apalekoa izan agindutakoa betetzen ez duena, orduan eta handiagoa dela errea eta suhartsuagoa tripetatik gora hazten den piztia.

Adibide bat. Azken itsasaldia dela eta, arrapunpaz, Urkullu lehendakariaren txio bat, lokalak kaltetu dituela Zarautzen eta Donostian eta muturra txikitu duela Bermeon, arretaz ibiltzeko. Gaztelera hutsean dena. Hasi lardaskan, sartu bere twitterreko kontu ofizialean eta halaxe, dena erdaraz. Egin atzera mezu zaharragoen bila, eta hogeita bat mezu egin behar atzera euskarazko bat topatzeko: «Agate Deuna Gasteizen gaur».

Jarraitu irakurtzen Iñigo Aranbarriren iritzia Berria.eus-en.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide