Erabaki politikoa

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2016ko urt. 11a, 12:27

Hizkuntza erreka delako erabaki du Amsterdameko Rijksmuseum-ek bere ondareko diren obren tituluak aztertu eta gaur egungo ikuspegitik iraingarriak diren neurrian moldatzea. Hala, 300en bat artelanen izenak aldatuko dituztela eman dute aditzera, mingarri gerta ez daitezen eta hainbat hitzek gaur egungo gizartean tokirik ez dutelako. 

Hauen zerrenda ere, eman dute, laidozko direlako edota mozdade kulturalaren erakusgarri. Esan gabe doa, garai kolonialekoak dira gehienak. Ortodoxoak lasaitzeko, ia inoiz ez dira tituluak artistek eurek jarriak.

Geu bezala, bere garaiaren emaitza baita hizkuntza. Ez aspaldi ere, gaur aldean sarri erabiltzen genituen mongoloa, subnormala, marikoia, emagaldua, maketoa, hezurbeltza, ijitoa... Borondate pixka bat eta pedagogia puska bat behar izan dira usadio errotu batzuk aldatzeko. Beste batzuek hor segitzen dute; berriak ere asmatu ditugu. Hitzak ez dira ez hemen ez han jainkoak hiztunari Sinai mendian, Donemiliaga Kukulakoan edo Iparla gainean emanak. Garai jakin batean sortu eta bultzatuak dira, menoste sexistez, arrazistez, klasistez usu, erabiltzailearen mesedetan eta lehendik ere zanpatuaren kaltetan.

Jarraitu iritzia irakurtzen Berria.eus-en.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide