Amnesikoentzako hizkuntza

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2015ko abe. 29a, 10:30

Hizkuntzak pentsatu gabe erabiltzeko dira, eromena litzateke bestela mintzo-lana. Ez da esaldi txarra, eta txarragoa ez egia berdaderoa balitz, baina buruak bere lana ere egiten du tartean behin, eta hor komediak. Eta halako batean zertan gabiltzan pentsatuta doakigu hiztegia moldatzen, hala doa hizkuntza doitzen, gaur eta hemen, gure mundua norberaren ideologiaren arabera azaltzeko.

Hori baita hitzena, uneoroko hautu ideologikoa. Tantaka doana mudatzen batzuetan; nola ez dakigula olioa bezala zabaltzen dena gizarteko esparru guztietan bestetan. Eta horrexegatik, konparazio batera, mantxurrianoakaxeroamarikoiaaukeratzeak arrazaren, klase sozialaren, sexu hautuaren araberako mundua erakustea da, inguru gertu eta urruna azaltzeko modu bat, nor bere hierarkiekin eta bazterketa formulekin. Hitz egitea jendartea eraikitzeko era da.

Jarraitu Iñigo Aranbarriren iritzia irakurtzen Berria.eus-en.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide