Enborraren besteak

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2015ko abe. 9a, 11:31

Ez gara gaur sortuak, bazen nonbait enbor bat, eta handik gatoz denok, halako zerbait dio poemak, kantuak eta herriak. Aurten 50 urte Gerediagak egun urteroko eromen eta ezinbesteko hitzordu bihurtu zaigun azoka antolatu zuela aurrenekoz Durangon. Eta bizitza maite dugulako ospatu beharra dago, nola ez ba.

Ospatu beharra dagoen moduan, eta mozkor arraildu arte gainera Euskaldunon Egunkaria-ren 25. urteurrena. Hura gabe, auskalo zer ginatekeen historiaren zabortegi honetan. Zerbait garrantzitsu egiten ari ginela sentitzen genuen.

Urteak 30 Mikel Zabaltza Intxaurrondoko Bidasoan ito zutela. Eta urteak dira, baina begiak betetzen zaizkigu oraindik ere eta ileak lazten Ion Arretxe hizketan entzunda. Urteak 7 asteartean Mikel Laboak utzi gintuela, 45 ostegunean Burgosen auzitegi militar batek ETAko hamasei kideren kontrako epaiketari ekin ziola eta 5 herenegun Xabier Lete hil zela. Atzo 10 urte Joan Mari Lekuona joan zitzaigula eta gaur 127 urte Orixe jaio zela, 270 Joan Antonio Mogel eta 62 Andolin Eguzkitza. Hemen ospatu nahi ez duenak berak jakingo du zergatik den, baina nahi izatera badugu nahiko aitzakia lagun artera bildu eta pixka bat berotzeko.

Jarraitu irakurtzen Iñigo Aranbarriren iritzi artikulua Berrian.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide