Ez naiz Beirut

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2015ko aza. 23a, 10:58

Etxeraino heldu da oraingoan izua, logelan sartu eta ohean egin du habia betiko lokartu nahi duen gorputzaren barne-muinean. Piztu telebista eta itzali beharra. Irratian, musika nahi. Lagunak deia: bertan behera uztekotan dela Eurodisneyrako bidaia. Supermerkatuan elkarrizketa lehertu zait aldamenean, zertarako lan egin denok hilko bagara, alarma nuklearra ezarri dutela agintariek, bonba atomikoa botako dutela. Bota, nork? Moroek. Irratiak esan du.

Hori du Parisek. Eurodisney eta Eiffel dorrea; Louvre, Latin auzoa eta zubiak. Nola ez gaitu izuak gogortuko gu hil bagaituzte, berriro hilko bagaituzte ahal dutenean. Inoiz bertan izan gabe ere zoragarri ezagutzen dugu Paris. Hamaika margo, hamabi kantu, hamahiru film. Pertsona gisa hunkitu egiten banau euskaldun moduan gorroto dudan Marseillesak, nola ez naiz Paris izango!

 

Jarraitu Iñigo Aranbarriren iritzia irakurtzen Berria.eus atarian.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide