Umeei eta txakurrei

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2015ko aza. 2a, 10:00

Hala jakinarazi digute semearen futbol taldearen batzarrean, arropa aldageletan ahaztuz gero bost euroko isuna jarriko zaiela. Klubarena da ekipazioa, eta haurrak arduratsuak izatea du helburu amandak. Gertatzen bada, dirua ahal bada euren itsulapikotik atera, gomendatu zaigu. Hobeto ikasiko dute hala. Ardura da giltza, eta denok ados gaude.

Eta arduraz ari garela, arduraz mintzatu da Tony Blair, Britainia Handiko lehen ministro ohia. Barkamena eskatu du, barkamena orain hamabi urte Iraken inbasiorako erabili zuten informazioa okerra zelako. Ez ginen gai izan, onartu du, Sadam Hussein kentzeak ekarri duen kaosa aurreikusteko, eta baliteke nahas-mahas horrek ISIS taldea sortzen eta indartzen lagundu izana. «Ezin esan daiteke 2003an Sadam boteretik kanporatu genuenok ez dugula erantzukizunik egungo egoeran», eman dio errematea.

Jarraitu irakurtzen Iñigo Aranbarriren iritzia Berrian.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide