Nazio forala

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2015ko ira. 30a, 08:25

Zoragarria iruditzen zait asmakizuna, zorrotza eta berealdikoa. Harritzen nauena da lehenago inori bururatu ez izana parera-pareran edukita. Agian beharrezkoa izan da UPN nafar erakundeetatik lekutzea foral izenlagunari lotsa galdu eta lasaiago erabiltzeko politikoki. Forala esan eta bete-betean asmatu, ze Euskadi nazio forala dela adierazita, urteetan jeltzaleei eskatu zaienari erantzuten asmatu baitu Urkulluk.

Nazioa gara, diogu hala, baina ez dugu independentziarako biderik ikusten. Eta ez nahi ez dugulako, Euzkadi da euzkotarren aberria, baizik eta garbi ikusten ez dugulako noiz eta nola, eta zer arraio, kontuak ateratzen ez direlako.

Forala esanda, berriz, zaharra esan nahi da, mendeen bermea duena. Sendo sartzen ditu hala erroak Espainiaren egituran. Estatuak nahitaez (bai ala bai esaten da orain) errespetatu beharrekoa beraz. Foralak ituna esan nahi baitu, elkarbizitza, eta ea nor dagoen kontra, ezen estutu nahi izatera ez ahaztu (Larramendik zioen hartara arrimatuta) geu garela jatorrizko espainolak.

Jarraitu irakurtzen Iñigo Aranbarrik Berria egunkarian argitaratutako iritzi artikulua.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide