Udamin

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2015ko uzt. 28a, 14:01

Mendebaldeko sapatik ihesi, oinak arin, gogoa arinago, ekialdeak nau lotzen mendi-larreen abaroan. Belagua aldetik gora aurrena, Orhiko xoriaren gibeletik gero. Erronkari eta Zaraitzu, bi haran zabal, gure imajinarioan are zabalera handiagoa lortu dutenak, besteak beste, garai batean Irlanda etxean ere non edo non aurkitu nahirik, geure Far East-ean idoro genuelako. 

Eta han genituen ordurako zain Mariano Mendigatxaren bakardadea eta Fidela Bernatena, zer izan behar duen, edonon dela ere, azken hiztuna izatea, eta Julian Gaiarraren gutuna Bartzelonatik tia Juana maitiari, uskaraz. Zaraitzun, berriz, Ziriako eta Federiko Garraldaren ipuinen gatza; eta nola ez, Gartxot, Itzaltzuko bardoa. Esadazue bestela nola iritsiko ginen Itzaltzura.

Baina ezin betirako gelditu ametsean. Beste muturrean dut hitzordua handik bueltan, Larrabetzun. Lagunak dioen bezala, hondarrik gabeko basamortua da Larrabetzu uztail hondarrean. Bi mila lagun harripean gordeak, udako ispilatze urtuan. Kulturaren erreferente ezinbesteko da bestela herria. Bertan sortu ziren Literatura Eskola eta Literaturia. Bertan da Euskal Herriko gaztetxerik zaharrena. Bertan du egoitza Kukubiltxo antzerki taldeak. Eta txirrindulariez ere mintzatu behar nuke, eta Etxahun Lekuez, eta...

Jarraitu irakurtzen Iñigo Aranbarrik Berria egunkarian argitaratutako iritzi artikulua.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide