Bestondoa

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2015ko uzt. 20a, 09:30

Eskoziako independentziaren erreferendumaren aldean gogor erasan dio Greziakoak. Eta ez daki esaten egunetik egunera inguruan handitzen sumatu duen olatua izan den aurrena ala bere baitarik atera dena, halako olde primario bat, bidean lagunak aurkitu dituena. Kontua da laster baino lehen oxi! esaka harrapatu duela bere burua lagun artean,oxi!oxi!, atera zuen atzapar zikinok Greziatik.

Gutxi-asko zer gertatu den, badaki. Ekonomiaz dezente ikasi du azken asteetan. Jende jantziaren eztabaidak jarraitu ditu, artikuluak irakurri. Obamaren adierazpenek eta Errusiaren balizko jarrerak xake taula tankera eman diote guztiari.

 

Jarraitu irakurtzen Iñigo Aranbarrik Berria egunkarian argitaratutako iritzi artikulua.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide