Inoren bizitza

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2015ko uzt. 6a, 11:40

Gaur grekoak gara. Azken asteetako albisteek behartu gaituzte grekoak izatera gaur. Aldian behin gertatzen den fenomenoa da. Gertaera lazgarriren baten berri izan orduko, mekanismo primitibo batek lotzen gaitu, eta ezin gara geure baitan bildurik egon, ihes egiten dugu etxeko leihotik, txerazko hegal batzuk garamatzate nahinora. Besteak gara.

Gertaeren eta sentimentuen arteko aldea ez da txikia. Batzuetan «Denok gara Nepal» diogu, baina egiaz urrun gaude Nepal izatetik. Badakigu ez garela lurrikararen hondakin artean hilko, estatistika dugu alde, eta geografia... eta zer ez. Errukia da, baina geure buruari ez garela bihozgabeak esateko balio digu.

Tarteka, berriz, errukiak sinpatiari uzten dio tokia. Badakigu noren alde gauden, honen arrazoi guztiak ez ditugun arren erabat geure, eta zer ardura dio horrek. Praktikan gainera, sano urrun gaude euren bizimodutik, ez gara Chiapaseko gainetan egunero bizi, edo Gazako makrokartzelan bonbapean, baina zapaltzailea eta honen logika zaigu ezagun, eta horrek benaz laguntzen du.

Jarraitu irakurtzen Iñigo Aranbarrik Berria egunkarian argitaratutako iritzi artikulua.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide