Mintzoaren plazera

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2015ko eka. 29a, 11:29

Egun batez, konpainia on batean, euskaldunik baizen ez zen lekuan nengoela, ekarri zuen solasak, izan zen perpausa, ez zuela deusek ere hainbat kalte egiten arimako eta ez gorputzeko ere nola mintzoaren plazera abandonaturik denborak bere errotan jo gintzan uzteak.

Eta hala kontatu zuen batek bezperan agitu zitzaiona. Heltzear zen etxera gauaren erdian su urdinen festa batek argiztatu zionean errepidea. Eta bidera irtendako gizaseme baten irudia agertu omen zitzaion gero, eskuargi horikara batekin, gelditzeko sinuak eginez. Aterarazi zuten bada errepidetik, eta leihoa jaisteko esan. Itzali motorra, arren. Paperak, autoarenak eta zeureak. Hau alkoholemia kontrol bat da. Egin duzu inoiz?

Eta halaxe putz eragin ziotela, hori bai, ertzainak hasieratik agindu guztiak gazteleraz ematen zizkiola. Baziren, antza, sei bat polizia kontrolean, baina bakarra mihiduna. Mindurik zen laguna: A ereduan ibiliak behar zuten gutienik, eta bakar bat ere ez gai agindu sinple batzuk euskaraz emateko?

 

Jarraitu irakurtzen Iñigo Aranbarrik Berria egunkarian argitaratutako iritzi artikulua.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide