Lisboari euripean bezala

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2015ko eka. 23a, 12:51

Mikel Peruarenaren Su zelaiak durduzagarriaren itzalak aldetik  kendu ezinik nabilela atera zait bidera Paul Valery: "Elkar ezagutzen ez dutenen arteko masakrea da gerra, ondo ezagutuagatik elkar masakratuko ez duten jendeen mesedetan egiten dena".

Gerraren antzeak aski aldatu ditu moduak Valeryren garaitik. Orain masakratuak aukera handiak ditu areriorik ikusi ere egiteke lagatzeko mundualdia; eta ustez gerraren onurak jasotzen dituztenen artean erraza da lagun zaharren bat izatea garbituko zaituena.

Dezente daki honetaz asteon kulturaren izenean Donostiara gonbidatu den Jose Manuel Durao Barroso, Europar Batzordeko presidente ohiak. Bera izan zen Azoreetako Goi Bileraren antolatzaile, berak atonduriko mahaian erabaki zuten Bushek, Blairrek eta Aznarrek Iraki eraso egitea. Hamabi urte igaro dira ordudanik, eta Iraken masakreak ez du akaburik, baina Azoreetako nagusiak aspaldi zuritu zuen bere burua: porrua sartu ziotela dio, berak ere sinetsi egin zuela Sadam Husseinen armena...

Jarraitu irakurtzen Berria.eus-en. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide