Udalak bilerara deitu ditu Inazio Iriarte kaleko bizilagunak, obren inguruko informazioa emateko

Erabiltzailearen aurpegia Maxixatzen.eus 2016ko mai. 27a, 14:50

Maiatzaren 31n izango da bilera, Elkargunean, 18:30etik aurrera. Ur-hoditeria berrituko da  Inazio Iriarte kalean, ur galerak eta filtrazioak saihesteko.

 

Udaleko Hirigintza sailak bilerara deitu ditu Inazio Iriarte kaleko bizilagunak, ekainean hasiko diren obrei buruzko informazioa emateko. Kale horretako 9 eta 23 zenbakien artean egingo dira lanak, Udalak eta Gipuzkoako Urak-ek itxitako akordioa tarteko.

Bilera maiatzaren 31n izango da Elkargunean, 18:30etik aurrera. Ur-hoditeria berrituko da, ur galerak eta filtrazioak saihesteko. Inazio Iriarteko asfaltoa ere konponduko da.

164.000 euroko aurrekontua dute lanek,  eta Urbycolan enpresari esleitu dizkio Udalak. Ekaineko lehenengo egunetan hasiko dira obrak.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide