Diru sarrerak bermatzeko laguntza kentzea salatu du Caritasek

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2016ko mai. 27a, 12:09

Azpeitiko, Azkoitiko eta Zestoako Caritaseko kideek esan dutenez, DSBL diru-laguntza kentzeko Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako  argudioak "ez dira onargarriak".

 

Gipuzkoako Foru Aldundiak diru sarrerak bermatzeko laguntza (DSBL) pixkanaka kentzeko hartutako erabakiarekin «desados» agertu dira Azpeitiko, Azkoitiko eta Zestoako Caritaseko kideak.

Donostiako Elizbarrutiko Caritasek gaiarekiko duen jarrerarekin bat egin dute herri horietako ordezkariek, eta “adostasun zabalagorik ez dagoen bitartean” DSBL ez kentzea galdegin dute.  Aitzitik, aldaketak egitekotan, “dituen gabeziak osatzeko bitartekoak jartzea” eskatu dute: “Jar ditzatela enplegu planak, etxebizitzen alokairurako diru laguntzak eta abar”.

Jarraitu irakurtzen, Urola Kostako Hitzan

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide