2019ko Andramaixetako txosna egitaraua

Erabiltzailearen aurpegia Axkottiko Herri Moimentue 2019ko abu. 7a, 00:21
Axkottiko Herri Moimentuek urtero bezala txosnagunerako prestatu duen egitaraua atera du. Asteazkenetik igandera bitarteko ekintzak egingo dira txosnagunean.
14ean txupinazo alternatiboa egingo da San Martinen LGTBI kolektiboaren eskutik eta ondoren txosnatara jaitsiera egingo da. Bertan, txosnaren inaugurazioa egingo da eta arratsaldetik gabera kontzertuak egongo dira (Krank, Garra, Kezkak eta Istilu).

15ean, arratsaldean, antzerki bat egongo da eta pintxopotea ere egingo da. Honen ondoren DJak egongo dira txosnak itxi arte (Tximas, Krakobia, Ol_ber, Munizzio eta Josu Aramburu).

16 arratsaldean mus txapelketa egingo da. Txapelketaren ostean, autogestioaren inguruan debate bat egongo da eta ondoren afaria. Gabean dantza egiteko aukera izango dute herritarrek.

17an mago bat eta tailer ezberdinak egongo dira txosnagunean, ondoren afari beganoa eta honen ostean Paxkal Irigoyenek kontzertu bat eskeiniko digu.

18an herri jolasekin hasiko da kuadrilla eguna. Arratsaldean berriz, Zutik Elektrotxaranga egongo da eta gauean Iruñerria Jamaica Clash-ek eta Bassetxe Sound Colective-k reggaea eskeiniko digute.

Mus txapelketara eta afarietara txosnan bertan izena emateko aukera egongo da edota Axkottiko Herri Moimentun sare sozialetara mezu bat bidali.

Txosnan turno bat bete nahi duenak eskuragarri du ondorengo link-a izena emateko: https://drive.google.com/file/d/134BnScDIXHMTKg1c3om5_eqKjg-8peth/view?usp=sharing

GORA ANDRAMAIXEK!!!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide