Gabonetako errifako sari guztiak banatu gabe jarraitzen du Herrixenek

Erabiltzailearen aurpegia Herrixen merkatari elkartea 2023ko urt. 14a, 09:00

Yoko Kirolakeko 5.675 eta Lujan dendako 5.082 ordezko zenbakiak dira 500 euroko saria jasotzeko falta direnak. Hilaren 25era arteko epea egongo da saria jasotzeko.

Azkoitiko Herrixen merkatarien elkarteak Gabonetan egindako zozketako bi sari falta dira jasotzeko. Guztira, 500 euroko hiru sari zozkatu ditu merkatari elkarteak Gabonetan, eta horietatik bakarrak jaso du saria. Hain zuzen, Izpi Optikan egokitutako zenbakiaren irabazleak jaso du 500 euroko erosketa bonua.

Asteazkenaz geroztik, zozkatu dituzten ordezko zenbakiek dute saria jasotzeko aukera. Hain zuzen, Yoko Kirolak eta Lujan dendetan egokitutako zenbakien irabazleak ez dira oraindik agertu. 5.675 eta 5.082 dira saria jasotzeko behar diren zenbakiak, hurrenez hurren. Merkatari elkarteak urtarrilaren 25era arteko epea eman du sariak jasotzeko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide