Abian da Herrixen elkartearen 'Harraskatu eta Irabazi' kanpaina

Erabiltzailearen aurpegia Herrixen merkatari elkartea 2021ko uzt. 14a, 12:46

Baloiak eta urontziak banatuko ditu merkatari elkarteak 'Harraskatu eta Irabazi' jokoan.

Azkoitiko Herrixen merkatari elkarteak astelehenean hasi zuen uztaileko kanpaina. Hamar eurotik gorako erosketa egiten duten bezeroek 'Harraskatu eta Irabazi' jokoko txarteltxoak jasoko dituzte Herrixen elkarteko saltokietan. 
 
Erosketa egindakoan jasoko dute herritarrek txarteltxoa, eta harraskatu ondoren saria egokitzen zaien edo ez ikusteko aukera izango dute unean bertan. Saria egokitzan zaienei, dendariak momentuan bertan emango die saria. Sarien artean daude, besteak beste baloiak eta eta urontziak.
 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide