Gabonetako zozketako sari guztiak banatu ditu Herrixenek

Erabiltzailearen aurpegia Herrixen merkatari elkartea 2021ko ots. 7a, 10:53

Agertu da Herrixen merkatari elkartearen Gabonetako zozketako hirugarren sariduna. Iñaki Argazkiak saltokian banatutako 12.356 zenbakidun txartela zuen herritarrarari eman diote 500 euroko saria.

Urtero egin ohi duen bezala, Herrixen merkatari elkarteak Erregetako Zozketa Potoloa jarri zuen martxan Gabon jaien atarian, eta urtarrilaren 7ra bitartean herriko dendetan erosketak egiten zituzten herritar guztien artean 500 euroko hiru sari zozkatu zituen. Kanpaina bukatuta, hiru zenbaki sarituen berri eman zuen elkarteak; horietako bi agertu ziren, baina hirugarrena ez, eta azkenean Iñaki Argazkiak dendako ordezko zenbakiaren jabeari eman diote saria.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide