Herrixen erosteak saria dauka

Erabiltzailearen aurpegia Herrixen merkatari elkartea 2017ko ira. 12a, 10:55

Irailak 15etik urriak 15era bitartean, Herrixen txartelarekin ordaintzen duten bezeroen artean, 500 motxilatik gora oparituko ditugu Herrixen erosteak saria dauka lelopean.

 

Sariak datafonoan aterako dira eta dendariak unean bertan emango dio saria irabazleari. Herritarrak animatu nahi ditugu opor buelta honetan herrixen erostera, behar duten guztia aurkituko dutelako prezio eta kalitate onenean. Eta gainera motxila eder bat irabazteko aukera ere izango dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide