Herrixenek hamar afari zozketatu ditu uztailean

Erabiltzailearen aurpegia Herrixen merkatari elkartea 2017ko uzt. 26a, 10:43

Uztailean Herrixen dendetan erosketak egiteagatik paper bat betetzeko aukera zegoen eta hamar afari zozketatu ditugu. Zozketa hori burutu da eta denda hauetan tokatu dira sariak:

 

Sorazu Arraindegia, Gonzalo Camaron Bitxitegia, Aldalur Sastreria, Manu Larrañaga Masaiak, Sofia Estudioa, Idurre, Ostadar Optika, Lopetegi Iturgintza, Martinzar eta Gil dentista.

Bi lagunentzako afari txekeak eman zaizkie irabazleei. Afaltzeko lekua irabazleek aukeratuko dute, Herrixen jatetxe hauetatik: Errexil, Joseba, Iturri, Laja, Orbela, Batzokia edo Mikel Uria.

 

 

 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide