Haurren elikadurari buruzko hitzaldia antolatu du Xabier Munibe haurreskolak

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Munibe Haurreskola 2017ko mai. 10a, 19:14

'Elikagai osasungarriak nola aukeratu?' Gaur egungo gizartean osasunarekin geroz eta gehiago arduratzen gara eta gure seme-alabei ahalik eta elikadura egokiena eskaintzea nahi dugu.

 

Urteetan zehar hartutako ohiturak egun batetik bestera aldatzea zaila da, baina pixkanaka aukera osasungarriak eskainiz hasi gintezke.  

Hitzaldia teorian dakigun hori praktikan jartzeko aukera ona izan liteke eta eguneko jatordu ezberdinak landuko ditugu. Batipat gosari, hamaiketako eta askariaren inguruan hitzegingo dugu, askotan ez baitugu jakiten haurrei zer eskaini. Honekin batera otordu hauetan eskaintzen zaien azukre kopuruaz ere hausnartu nahi genuke.

Gonbitea gaia interesatu eta haur-gaztetxoak dituzuen guraso orori zabaltzen dizuegu. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide