'Lau hanketan eta oinez ibiltzen, erakutsi edo ikasi?' hitzaldia emango du Nerea Mendizabalek

Erabiltzailearen aurpegia

Azkoitiko Xabier Munibe haurreskolak urteroko usadioari jarraituz, 2015/16ikasturteko lehen hitzaldia antolatu du, "Lau hanketan eta oinez ibiltzen, erakutsi edo ikasi?" lelopean. Hizlaria Psikopedagogian lizentziatutako Nerea Mendizabal aditua izango da.

 

Haur bakoitzaren psikomotrizitate madurazio erritmoa errespetatzearen garrantziaz ohartuz, nola lagundu dezakegu haur batek lau hanketan egin dezan? Eta bere momentua iristen denean, oinez nola ikasten du (erakutsi gabe)?

Galdera hauek abiapuntutzat hartuta, hitzaldi honetan hausnarketa eta eztabaida bultzatuko da.

Hitzaldia, gaia interesatzen zaion orori zuzendua dago. Beraz, haurreskolako gurasoak ez direnei ere luzatzen zaie gonbitea.

Hitzordua Elkarguneko Oteiza aretoan izango da urriaren 7an, 18:00etan.

      

Erlazionatuak

Ate irekiak, datorren zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitia

Xabier Munibeko haurreskolan ate irekiak izango dira bihar, zapatua, 11.00etan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide