Kantauri aldeko mitologia

Erabiltzailearen aurpegia Gurutz Garmendia 2022ko ira. 14a, 10:55
Arnedillo herria. (Gurutz Garmendia)

Gurutz Garmendiak idatzitako iritzi artikulua da honako hau: 'Kantauri aldeko mitologia'.

Ederra izaten da askotan kanpoan ibiltzea, gero bertakoa hobeto estimatzeko; hori gertatu zait niri behintzat. Hilabete osoa herritik kanpo igaro ostean, bertako janaria jateko gogoa nuen. Mito hutsa izango da baba gorriena, baina ni Aittola-Zarrekoekin gogoratzen nintzen; eta nola ez, Izarraitz aldeko parajeetaz. Esan beharra dut Roman Sudupe jaunak lan bikaina egin zuela alderdi horiek behar bezala zaintzen; ondo egina, Berde.

Santander aldean ere ibili naiz, eta erdizkako sentsazioak eragin dizkit. Arnedillo eta Errioxa Garaia oso Baskoiak iruditu zaizkit, baina ez horrela Santander ingurua. Ikuspuntu orokor batetik esan daiteke anai-arrebak garela, baina hango giroa… Ez dakit ba nik, ez zait asko gustatu edo...

Bestalde, ordea, Kantauri aldea gure alderdia ere bada, eta horrek zer pentsatua ematen dit. Ez ote da gurea, alegia, Kantauriko kostaldea eta Pirinioak bi alderdietatik, nolabait ezkutatutako alderdi burujabea? Orain, hain modan dagoen bezalako alderdia ez ote zen izan antzerako zerbait hemen bertan, Auñamendietan? Jakinekoa da Pirinioak bi zatitan daudela, Espainiaren eta Frantziaren artean, baina, zatiketa benetan handiagoa da; izan ere, geografiak eta etnografiak esaten du Pirinioak Asturiaseraino iristen direla. Gai interesgarria, interesa daukanarentzat, noski.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide