Gurutze Gorriak lan poltsa zabaldu du

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Gurutze Gorria 2015ko mai. 27a, 16:40
Argazkia: Ibon Errazu.

Uretako sorosleen bi lanpostu eskaintzen ditu Azkoitiko Gurutze Gorriak. Alde batetik, igerileku estalietarako eta, bestetik, igerileku irekietarako. Izena emateko epea maiatzaren 30ean bukatuko da.

Hainbat baldintza eskatzen dituzte bi igerilekuetako  sorosle izateko. Besteak beste, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute interesatuek: argitaratutako posturako baldintzak betetzen dituela eta lan honetarako interesa aipatzen duen eskutitz gutuna eta Currilkulum Vitaea argazki txiki batekin eta eskatutako tituluen fotokopiak. Dokumentazio guztia posta elektroniko bidez bidali beharko dute ondorengo helbidera: azkoitia@cruzroja.es.

Horretaz gain, hautagaiek ezinbestean gainditu beharko dituzte sarrerarako proba teoriko eta fisikoak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide