Muxikara joan da Tripontziaren sari nagusia

Erabiltzailearen aurpegia Gure Esku 2021ko urt. 19a, 11:55

20.282 zenbakiaren Diaspora serieak irabazi ditu 30.000 euroak. Bigarren saria 13.402 zenbakiarentzat izan da.

Gure Eskuk antolatutako Tripontzia zozketak baditu irabazleak. Sari nagusia Muxikara (Bizkaia) joan da; 20.282 zenbakiaren Diaspora serieak irabazi du 30.000 euroko saria. Zenbakiaren gainerako serieek, berriz, 2.000 euro irabazi dituzte. Bigarren zenbaki sariduna, 13.402, Beasainen (Gipuzkoa) saldu da. Kasu horretan, 1.000 euroko sari bana jasoko dute serie bakoitzaren jabeek. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide