Tripontziak ez du saririk utzi Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia

Atzo, urtarrilak 20, egin zuten zozketa, eta sari nagusiaren 08.121 zenbakia Deustun (Bizkaia) saldu zuten. Bigarren zenbakia, berriz, Azpeitian (Gipuzkoa) saldu zuten.

Atzo, astelehena, egin zuen Gure Eskuk aurtengo Tripontziaren zozketa. Lapurdi seriedunaren sari nagusiaren zenbakia (08.121) Deustun (Bizkaia) saldu zen. 60.000 euroko saria utzi du Tripontziak Deustun; zenbaki nagusiaren gainerako serieek, bestalde, 2.000 euroko saria jasoko dute txartel bakoitzeko.

Bigarren saria, berriz, Azpeitian (Gipuzkoa) saldutako 24.628 zenbakiari egokitu zaio. Zenbaki horren serie osoa —zortzi txartel edo boleto— saldu zen Azpeitian; horrenbestez, guztira 12.000 euro utzi ditu Tripontziak Azpeitian, eta zenbaki saridunaren txartel bakoitzaren jabeak 1.500 euro poltsikoratuko ditu. Donostiara joan da hirugarren saria (17.541 zenbakia). 1.000 euroko saria irabazi du txartelaren jabeak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide