Gure Esku Dagok bilera irekia deitu du bigarren giza katea antolatzen hasteko

Erabiltzailearen aurpegia Gure Esku 2018ko mar. 19a, 13:52

Hiru hilabete barru giza kate batean batu nahi ditu Gure Esku Dagok 100.000 lagun baino gehiago, eskuz esku, arrazoiez betetako zapiekin. Donostian hasi, Bilbotik pasa eta Gasteizko legebiltzarraren atarian amaituko da mobilizazioa. Azkoitian ere giza kate horretarako kudeaketa hastear da, eta gaur iluntzeko 19:00etan bilera irekia izango da, azkoitiarren parte hartzea nolakoa izango den erabakitzeko.

Martxoaren 12az geroztik, hainbat herri kalera atera dira GEDren kideak izen-emateei hasiera emateko, eta herriz herri giza katearen aurkezpen ekitaldiak egiten ari dira. Internetez saretzeko aukera zabalduko da www.gureeskudago.eus webgunean datozen egunetan.

Bestalde, Herritarron Itunerako arrazoi bilketa ere martxa onean doa. Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean egindako mahai-inguru zikloa amaitzearekin batera hasi dira saio parte hartzaileak herrietan.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide