Kataluniako atxiloketak salatzeko elkarretaratzea izango da gaur, plazan

Erabiltzailearen aurpegia Gure Esku 2017ko urr. 17a, 10:11

Kataluniako ANC-ko eta Omnium Culturaleko presidenteak, Jordi Sanchez eta Jordi Cruixart atxilotu dituzte. Atxiloketa horiek salatzeko, Gure Esku Dagok elkarretaratzeak deitu ditu Euskal Herriko herri guztietan, 19:00etarako. Junts lelopean, Azkoitian ere herriko plazan elkartuko gara.

 

Herritarren borondateari bide emateagatik espetxeratzea onartezina da. Kalera ateratzeko ordua da. Herritarrok etorkizunaren jabe. Gaur inoiz baino gehiago. Elkarrekin. Gu beti Kataluniarekin! Jende zoriotsua herri libre batean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide