Kataluniari babesa adierazteko argazkia, gaur, plazan

Erabiltzailearen aurpegia Gure Esku 2017ko ira. 11a, 10:10
Larunbateko manifestaziorako deia eginez, herrian jarritako kartela.

Gure Esku Dagok deituta, Diada egunean, Kataluniako prozesuari babesa adierazteko argazkia aterako dugu Herriko Plazan, 19:30ean. Erabakitzeko eskubidearen bidean, azkoitiarrak ere herriari galdetzearen alde gaudela ozen erakutsiko dugu.

 

Datorren larunbatean, bestalde, Bilbon dugu hitzordua. 'Demokrazia, bozkatu erabakitzeko' goiburupean Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzera deitu nahi ditugu herritar guztiak Azkoitiko Gure Esku Dago herri plataformatik. Autobusez joateko aukera izango da 17:30ean, eta aurrez izena emateko aukera izango da Zakelan, Latzen eta Etxe-Aitzen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide