Gure Esku Dagok Bilboko ekintzara joateko txartelak salgai jarri ditu

Erabiltzailearen aurpegia Gure Esku 2017ko mai. 26a, 11:21
Gure Esku Dagok antolatuta, mobilizazio nazionala egingo da ekainaren 10ean Bilbon. Bertan parte hartzeko ‘konpromiso txartelak’ eskuragai daude herriko hainbat tabernatan.

 

Erabakitzeko eskubidearen aldeko beste ekitaldi handi bat egingo du Gure Esku Dagok, datorren ekainaren 10ean, Bilbon.  Galdera ikur erraldoi bat irudikatuko dute milaka lagunek hiriaren erdigunean. Euskadi plazatik Plaza Eliptikorainoko mosaiko bat egingo dute, eta Herritarron Ituna aurkeztuko dute ondoren

Ekintza horretan parte hartzera gonbidatu nahi ditu Gure Esku Dagok herritarrak. Horretarako, aurrez, ‘konpromiso txartela’ eros dezakezue ondorengo tabernatan, bi euroren truke: Zurt, Latz, Etxe-Aitz, Zakela, Ttakun, Koxaka eta Dean. Autobusean joan ahal  izateko, izen-emateko aukera ere izango da.

Erabakitzeko eskubidea hainbat herritan gauzatzen ari da Gure Esku Dago, eta, ekainetik aurrera, erabakitzeko eskubidearen aldeko Herritarron Ituna oinarri, Euskal Herriko eragileen itunari bide emateko lanketa hasiko dute, Euskal Herri mailako itun bat osatzeko.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide