Zatoz Gure Esku Dago egunera!

Erabiltzailearen aurpegia Gure Esku 2016ko eka. 9a, 10:17

Aurreko asteburuan Euskal Herriko 34 herrik hartu zuten erabakiaren olatua, eta Azkoitia ere bide horretan doa. Festa giroan eta ilusioz, erabakitzeko eskubidea aldarrikatuko dugu, herriko plazan, zapatu honetan. Ekintza ugari antolatu ditugu egun osorako; besteak beste, 13:30ean argazki handi bat aterako dugu. Erabakiaren aldarriak, har dezala plaza!

 

Hona hemen, egitarau osoa. Ekintza ugari antolatu ditugu, eta herritarrak parte hartzera gonbidatu nahi ditugu.

ANIMATU! NAZIOA GARA, ERABAKITZEKO ESKUBIDEA DUGU, HERRITARRON GARAIA DA!

 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide