Gure Esku Dago eguna, ekainaren 11n

Erabiltzailearen aurpegia Gure Esku 2016ko eka. 4a, 14:03

Erabakitzeko eskubidearen olatua badator, Azkoitira ere. Giroa berotzen hasteko, erabakitzeko eskubidearen eguna ospatuko da, herriko plazan, hurrengo zapatuan. Herritar guztiak gonbidatu nahi ditugu festan parte hartzera: "Nazio bat gara, herri bat gara, etorkizuna GURE ESKU DAGO!"

 

Erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko festa-eguna antolatu du Gure Esku Dagok, datorren ekainaren 11rako. Herriko plaza erabakiaren festa-gune bilakatu nahi dugu, eta horretarako hamaika ekintza antolatu ditugu.

Egitarau zabala prestatu dugu, 11:00etatik hasita. Haurrentzako eta, oro har, familientzako gune bat antolatuko da, eta, besteak beste, denok elkarrekin Gure Esku Dago pankarta erraldoia margotuko dugu. Ondoren, euskal dantzek hartuko dute lekukoa, herriko dantzarien parte-hartzearekin. Musika, txotxa eta pintxo dastatzea ere izango dira.  Bertaratutako herritar guztiek elkarrekin aterako dugun argazki handi batekin amaituko da goizeko jarduna, 13:30ean.

Arratsaldean, 17:00etan, mus-txapelketa izango da, jubilatuen elkartean, Plaza Ondo elkarteak antolatuta. Elkarte horrek, jaiarekin bat egin, eta egun horretan bertan Torre Zurin eskulan erakusketa jarriko du.

Gauean, berriz, herriko musika-taldeen kontzertuak egingo dira Plaza Berrin.

Herritar guztiei dei egiten diegu Gure Esku Dago-n festan parte hartzera,  “festan parte hartuz, erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko”.

Nazio bat gara, herri bat gara, etorkizuna GURE ESKU DAGO!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide