Abuztuaren 17ko ekitaldian laguntzeko deialdia egin du Gure Esku Dagok

Erabiltzailearen aurpegia Gure Esku 2015ko abu. 4a, 17:38
elmundo

Azkoitiko Gure Esku Dago dinamikak ekitaldi berezia antolatu du abuztuaren 17rako, eta lanerako jendea behar du. Besteak beste, giza dorrea egingo dute Herriko plazan Kataluniatik etorritako 200 lagunek. 

Gure Esku Dago taldeak antolatuta, oso ekitaldia berezia izango da Andramaixetan. Kataluniatik giza dorrea (Castells) egitera etorriko dira, 200 lagun guztira. Horretarako hamabost lagun behar dituzte antolakuntzan laguntzeko: bost lagun sukalderako eta hamar janaria banatzeko.

Triki-poteoa ere izango da, trikitilariak lortzen badituzte. Honako egitaraua antolatu dute abuztuaren 17rako: 

14:30ean, Herri bazkaria; 17:00etan, kalejira 'Castellersarekin'; 17:30ean, giza dorrea Plazan; eta, azkenik, 18:30ean, triki-poteoa.

Laguntza ematera animatzen zaretenok idatzi mezu bat helbide honetara: azkoitikogureeskudago@gmail.com

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide