Dislegiren aldeko lasterketa solidarioa

Erabiltzailearen aurpegia Floreaga ikastetxea 2023ko mai. 26a, 12:56
Atzoko lasterketa solidarioaren irudi bat. (Floreaga Ikastetxea)

Floreaga Ikastetxeko 600 ume inguru, hainbat irakasle eta guraso korrika aritu ziren atzo dislexiaren Gipuzkoako elkartera diru laguntza bideratzeko asmoz.

Atzo arratsaldean lasterkarien arnasa, oinetakoen kadentzia erritmikoa eta animoak nagusi izan ziren Floreaga Ikastetxeko goiko patioan. Izan ere, 600 ume inguru, hainbat irakasle eta guraso korrika aritu ziren, Dislegi diru laguntza bideratzeko asmoz.

Ume bakoitzak berak aukeratutako itzuli kopurua eman zizkion zirkuituari. Bakoitzaren ekarpen ekonomikoa tutoreek jasoko dute egun hauetan. Lasterketak ikas-talde edo gelaka egin zituzten.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide