Azaroaren 25a

Azaroaren 25aren bueltan, abesti bat kaleratu du Floreaga Ikastetxeak

Erabiltzailearen aurpegia Floreaga ikastetxea 2022ko aza. 25a, 11:57

Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunaren bueltan, Vivir Quintana abeslariaren Canción sin miedo abestia euskaratu eta abestu dute Floreaga Ikastetxeko LH6ko ikasleek.

Floreaga Ikastetxeko LH6ko neska talde batek abesti hau prestatu du Azaroaren 25erako, Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunerako. Abestia, jatorriz, Vivir Quintana abeslariaren Canción sin miedo da; Portugaleteko Sastraka gaztetxekoek euskaratu zuten iaz, eta aurten, Floreagako ikasleek landu dute.

Bularrean duten tximeleta morea, tutoretzan landu duten Mirabal ahizpen hilketaren adierazle bezala daramate, Las mariposas bezala ezagutzen baitziren biak. Azaroaren 25a bi emakume horien hilketaren ondorioz izendu zen Indarkeria Matxistaren Kontrako Eguna bezala.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide