Zuriñe Hidalgoren bisita izan dute Floreaga ikastetxean

Erabiltzailearen aurpegia Floreaga ikastetxea 2021ko api. 27a, 15:55
Zuriñe Hidalgo.

'Musikariak ikastetxeetan' proiektua tarteko, joan den ostiralean DBH4ko ikasleek Zuriñe Hidalgo abeslari nahiz aurkezle euskaldunaren bisitaz gozatu ahal izan zuten.

Floreaga ikastetxeko ikasleek Zuriñe Hidalgo abeslariaren eta aurkezlearen bisita jaso zuten joan den astean. 'Musikariak ikastetxeetan' proiektuaren bitartez, musika munduan bizi izan duen esperientziaz hitz egin zuen Hidalgok; ibilbide horren guztiaren lehen pausotik hasita, gaur egunera artekoa kontatu zuen. Horrek ere, ordea, badu bere alderdi ezkutua eta hura ere azaldu zuen ikastetxean. Hori horrela, sentimenduez eta emozioez ere jardun zuen; maite duzun hura egiteak duen garrantziaz, askatasunaz eta zoriontasunaz, besteak beste.

Hidalgok momentu oro azaldu zuen gure ahotsak entzuteagatiko interesa; horrekin eta bere gertutasunarekin batera, berehala bihurtu zen areto hura solasaldirako giro ezin ederragoa.

Jarraitu irakurtzen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide