Alaine Agirre idazlea Floreaga Ikastetxean izan da

Erabiltzailearen aurpegia Floreaga ikastetxea 2021ko mar. 26a, 10:34

Hau ez da zoo bat liburuaren egilea da Agirre, eta Floreaga Ikastetxeko ikasleak harekin egon dira ordubetez. Irakurtzeaz, idazteaz eta beste hainbat kontuz hitz egin dute.

Alaine Agirre Hau ez da zoo bat liburuaren idazlea izan dugu gure artean. Irakurtzeaz, idazteaz, hitzez, abenturez, irudimenaz, pazientziaz, ametsei eusteaz, gozatzeaz… luze aritu da eta baita guk gozatu ere. 

Hona hemen ikasle batzuen iritzia:

Maren Piris: "Asko gustatu zait, oso ondo esplikatzen du eta gaurko galdera denak erantzun ditu pazientzia handiz".

Lide Ubeda: "Oso jatorra iruditu zait, gustura egon naiz eta jatorra izan da galderak erantzuten”.

Elaia Gogortza, Irene Nogales eta Maria Vargas: "Galdera guztiak erantzun ditu eta ipuin bat idaztera animatu gaitu. Ipuinak idazten nola eta noiz hasi zen ere esan digu. Gero liburuak sinatu eta berak idatzitako liburu bat oparitu digu eskolako liburutegirako. Oso gustura egon gara".

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide