Sansebastianak ospatu dituzte Floreaga Ikastetxeko Haur Hezkuntzako ikasleek

Erabiltzailearen aurpegia

Gogotik jo dituzte danborrak Floreagako haurrek gaur, asteazkena, San Sebastian egunean. Osasun neurriak direla eta, taldeek bananduta egin dute danborrada.

Floreaga Ikastetxeko Haur Hezkuntzako ikasleek danborrada egin dute gaur, asteazkena, beren ikasgeletan. San Sebastian eguna izanik, gogotik astindu dituzte danborrak txikienek; osasun neurriak direla-eta taldeek banatuta egin behar izan dute danborrada —goiko patioan egin ohi dute normalean—, baina urtero legez, haurrei ez zaie ilusiorik falta izan.

(Argazkiak: Floreaga Ikastetxea)

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide