Atzoko ikasleak gaurko irakasle

Erabiltzailearen aurpegia Floreaga ikastetxea 2020ko ots. 19a, 08:30

Floreaga Ikastetxeko ikasle izandako lau lagunen bisita izan dute ikasleek. Ahoaren eta hortzen inguruan aritu ziren solasean. 

Atzo, asteartea, Floreaga Ikastetxeko ikasle izandako Maialen Alberdi, Elena Arrizabalaga, Ainhoa Galarraga eta Elena Sudupe etorri zitzaizkigun bisitan. Aho eta hortzen higienistak dira, eta hortzak nola zaindu erakutsi ziguten ipuinen eta jolasen bidez. Joan aurretik, hortzetako eskuila polit bana oparitu ziguten, eta gu behintzat gaur ikasitakoa praktikan jartzen hasiko gara!

Eskerrik asko gugana etortzeagatik, eta gora aho osasuna!

Ikusi argazki guztiak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide