Floreaga Ikastetxea bisitatu du Olentzerok

Erabiltzailearen aurpegia Floreaga ikastetxea 2019ko abe. 19a, 17:47

Gaur, osteguna, Olentzeroren bisita jaso dute Floreaga Ikastetxeko txikienek. Ikazkinari oparien zerrenda emateko aukera izan dute bisitan.

Eguberrietarako egun batzuk besterik ez dira falta, eta gaur, osteguna, Olentzeroren bisita jaso dute Floreaga Ikastetxeko haurrek. Eskolako ikasleek eta irakasleek hainbat fruta ale eta ardoa eskaini dizkiote ikazkinari bisitan; hark, berriz, txokolatezko gozokiak oparitu dizkie haurrei. Horrez gain, ikasleek Gabonetarako nahi dituzten oparien zerrenda eman diote Olentzerori.

(Argazkiak: Floreaga Ikastetxea)

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide