Herriko festak beti izaten dira ume guztiontzat gozamena!

Erabiltzailearen aurpegia Floreaga ikastetxea 2019ko aza. 29a, 14:35

San Andres eguna, egun polita eta berezia da azkoitiarrontzat. Beste behin, gure herriko festak, ohiturak eta tradizioak zein ederrak diren erakutsi nahi izan digute gure irakasleek.

Hori dela eta  Floreagako geletaraino eta atariraino festa ekarri digute aste honetan. Txiki eta handi, haur eta heldu… guztiak festan murgildu gara ilusio eta gogo ikaragarriz!

Trikitilariekin dantzatu eta kalejiran ibili gara, herri kirol desberdinak ezagutu ditugu, taloak egin eta jan ditugu eta nola ez, etxera eramateko txerria ere prestatu dugu. Aurtengo San Andresak bereziak izan dira! Goratu dezagun denok Azkoiti, herri polita eta alaiena!

Ikusi argazki bilduma osoa.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide